Belfast gaztelua
Belfast gaztelua | |
---|---|
Belfast Castle | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ipar Irlanda |
Administrative territorial entity of Northern Ireland | Belfast |
Hiria | Belfast |
Koordenatuak | 54°38′34″N 5°56′32″W / 54.6428°N 5.9421°W |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Charles Lanyon (mul) |
Estiloa | Scottish baronial architecture (en) |
Dimentsioak | 120 () m |
Webgune ofiziala | |
Belfast gaztelua (ingelesez Belfat Castle) Ipar Irlandako Belfast hiriko Cavehill Country Parkean kokatzen den gaztelu bat da, itsas mailatik 400 oinetako garaieran. Bere kokapenak Belfast hiria eta Belfast lakuko (Belfast Lough) ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako Belfasteko gaztelua XII mendean eraiki zuten normandiarrek, eta hiriaren barnean zegoen, gaur egungo High Street, Castle Place eta Donegall Place artean. Bertan jaio zen besteak beste Sir Arthur Chichester. 1708an ordea erre egin zen eta Chichester familiak hiritik kanporako auzo berri batean berria eraikitzea erabaki zuen. 1811 eta 1870 artean eraiki zen eta Charles Lanyonek diseinatu zuen eskoziar estilora.
Belfasteko udalak 1934ean erosi zuen eta 1978an barrutik berriztatu zuen. Publikoarentzako 1988an ireki zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala